sábado, 28 de mayo de 2011

Orio 2011


Urte honetan Oriora joan gara 2B DBH-ko ikasleak hiru egun pasatzera. Gure helburua hiru egunetan Orion, euskara mintzatzea eta hobetzea zen. Baina ez dugu denok hori lortu. Hiru egunetan zehar gauza asko gertatu egin dira, batzuk dibertigarriak eta beste batzuk ez hainbeste.

Lehengo egunean, Orioko herrira joan ginen galdera jolas bat egitera. Galderen artean balearen istorioa kontatzea zegoen. Asteburu horretan herriko festak izan zirelako.
Gau horretan ez ginenez oso ondo portatu, hurrengo egunean korrika egin izan behar genuen futbol zelaian. Gainera egun horretan hondartzara eguna pasatzera joan ginen eta gauean porrot eginda geunden. Hondartzan oso ondo pasa genuen eguna, eguzki egin zuen eta bainatu ginen. Ez geneukanez eguzkitarako krema denok erreta akabatu ginen.

Hurrengo egunean, bazkaldu eta gero Gasteizera bueltatu ginen. Oso nekatuta geunden, eta ni etxera ailegatzean ohean etzan eta lo geratu nintzen. Baina nekatuta bukatzea pena merezi izan zuen Orion primeran pasa eta euskara hobetu genuelako. Errepikatuko nuke aukera izango banu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario